Atal honetan jasotzen ditugu bai Lauaxetaren obrak, bai egileari buruzkoak.
Lehenengoan, Lauaxetaren lanak aipatu ditugu generoka antolatuta eta, atal bakoitzaren barruan, jatorrizko argitalpen dataren arabera. Bigarrenean, Lauaxetari buruzko ikerketak jaso ditugu, liburuak eta artikuluak bereizita.
Lehen aipatu dugun bezala, olerkia eta kazetaritza ditugu Lauaxetaren lanaren ardatzak. Beraz, Olerkia sailean jaso ditugu Bide barrijak, Arrats beran -bere lanik garrantzitsuenak-, antologiak eta olerki solteak. Kazetari lanetan Azalpenak obra aipatzen dugu. Bertan biltzen dira Euzkadi egunkarian eta Bizkaitarra, Euzkerea, Gudari eta beste aldizkari batzuetan idatzitako artikuluak.
Alderdi honen berri zehatzagoa nahi izanez gero, Jon Kortazarren Teoria y práctica poética de lauaxeta obraren bibliografia eta Bertso eta olerkien hemeroteka kontsulta daitezke.
Bukatzeko, Lauaxeta oinarri duten lanak delako atalean, hainbat egilek sortutako olerkiak, musika eta pelikulak aurki ditzakegu.
Bibliografia oharren transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiari jarraituz egin da.
Erreferentzia bibliografikoak ondorengo argibideak ematen ditu:
- Izenburua
- Eedukin intelektualaren arduraduna(k)
- Argitaraldia
- Argitaralekua: Argitaletxea, argitalpen-data
-
Orrialdeak: ilustrazioak; alearen neurriak
- Saila; zenbakia
-
Oharrak